Mensaje de la Presidenta

"Nafarroak, Europako beste eskualde eta gobernuek bezala, zeregin aktiboa betetzen du Ukrainako indarkeriatik eta gatazkatik ihesi datozen pertsonei babesa eta laguntza ematerakoan, baina halaber harrera eremua izango da hona bake-gune baten bila datozen pertsona guztientzat"

María Chivite Navascués. Nafarroako Gobernuko Lehendakaria

Vienes de Ucrania |Ucr

Ukrainatik zatoz eta Nafarroara heldu berria zara?

Nafarroara iristen bazara jakitera eman ezazu Ukrainako larrialdien arreta Zentroan:


Eskura dauden errekurtsoak eta horiek eskuratzeko derrigorrezko tramite guztiak emango zaizkizu jakitera:

ALTA UKRAINARRA 628 024 653 zenbakian nahi baduzu Nafarroako Gobernuaren informazioa Ukraineraz jasotzea. Informazioa jasotzeko zenbaki hau zure agendan gorde behar duzu.

Ви приїхали з України і щойно прибули до Наварри (Navarra)?

Але важливо, що якщо ви прибудете до Автономної Спільноти Наварри (Comunidad Foral de Navarra), зв'яжіться найблищим часом до ЦЕНТРОМ НЕВІДКЛАДНОЇ ДОПОМОГИ В УКРАЇНІ. Від уряду Наварри (Navarra) ми проінформуємо вас про доступність ресурсів і всі необхідні процедури для доступу до них:

Якщо хочеш отримувати інформацію українською мовою від державної служби Наварри, відправ ALTA UCRANIANO на номер 628024653. Щоб отримувпти інформацію треба зберегти даний номер у вашому телефоні.

Eres de Navarra Home Cast-Ucran

Nafarra zara eta Ukrainako gatazkaren kaltea jasan duten pertsonak hurbil dituzu?

Nafarroara iritsiko diren eta Ukrainako gatazkatik ihesi doazen pertsonak ezagutzen badituzu, kontaktatu Ukrainako larrialdien arreta Zentroarekin:

ALTA UKRAINARRA 628 024 653 zenbakian nahi baduzu Nafarroako Gobernuaren informazioa Ukraineraz jasotzea. Informazioa jasotzeko zenbaki hau zure agendan gorde behar duzu.

Ви з Наварри (Navarra) і у вас є люди які постраждали від конфлікту в Україні?

Якщо ви знайомі або знаєте людей, які приїжджають до Наварри (Navarra) щоб втекти від конфлікту в Україні, зв'яжіться з нами У ЦЕНТРІ НЕВІДКЛАДНОЇ ДОПОМОГИ В УКРАЇНІ:

Якщо хочеш отримувати інформацію українською мовою від державної служби Наварри, відправ ALTA UCRANIANO на номер 628024653. Щоб отримувпти інформацію треба зберегти даний номер у вашому телефоні.

Resuelve tus dudas

Argitu zure zalantzak

Nafarroako Gobernutik zure eskuzabaltasuna eskertzen dugu zure denbora eta talentuarekin. Jakitera eman ezazu formulario honetan; bertan adierazi ditzakezu eskuragarritasuna, hizkuntza eta udalerria zeinetan bete dezakezun borondatezko zeregina, zurekin ahalik eta azkarren kontaktatzeko.

Halaber kontaktatu dezakezu helbide honetan: colabora.ucrania@navarra.es 

Zure lankidetza eta eskuzabaltasuna eskertzen dugu. Lehenik eta behin, toki edo banakako ekimenetan parte hartu aurretik, pentsatu zer egin dezakezun zure esparru hurbilenean. Eta zer dagoen martxan jadanik.


Zure denbora eta gaitasunak martxan jartzen ari diren ekimenetako batzuetan jarri nahi badituzu, izena eman NAVARRA+VOLUNTARIA Boluntariotzako Informazio eta Koordinazio Gunean

Zatoz!

Pertsona bati edo familia bati harrera egiteko aukera planteatzen baduzu kontuan hartu harrera epe luzerako dela eta harrera familiaren ahalmen ekonomikoa atal garrantzitsu bat izango dela. Eman izena harrerako pertsonen edo familien erroldan, inprimaki honen bidez.

Jarri harremanetan Ukrainako larrialdien arreta Zentroarekin:

Adingabe babesgabeen harrera, bere jatorria alde batera utzita, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko Familia eta Adingabeak Azpi-zuzendaritzaren bidez egin behar da, sprozedura arautu bat jarraituz, zeinen bidez adingabearen eskubideak eta beharrak bermatzen diren.

Nafarroako Gobernuaren adingabeak hartzeko programan parte hartzeko asmoa baduzu, formulario honetan alta eman dezakezu. 

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Eskubideen Departamentuak eta UNICEF erakundeak azpimarratzen dute adingabeei laguntzeko modurik onena dela familia kaltetuei harrera egiteaAukera onena badirudi ere, nazioarteko esperientziak frogatzen du haur bati une jakin batzuetan bere inguruneko sustraiak kentzeak ondorio oso negatiboak ekar ditzakeela. Horregatik, kasu bakoitzean baloratu behar da zein den aukerarik onena. Dena den, erakundeen irtenbidea egonkorra eta iraunkorra izan behar da.

Harrera legezkoa izateko eta adingabearen interes gorena bermatu dezan, baldintza batzuk bete behar dira:

  • Haurra babesgabetasun egoera ziurtatu batean egotea
  • Adingabe horrentzat erabaki onena beste herrialde batean harrera bilatzea izatea
  • Harrera familia hauek egokienak izatea; horretarako Nafarroako Gobernuak finkatutako tramite batzuk pasa behar dituzte, hori ziurtatzeko

Ostatua eman dezakezun pertsona, enpresa, erakunde edo udaletxe bat bazara jarri harremanetan formulario honetan zure harremanerako datuak, udalerria, etxebizitzaren ezaugarriak idatziz eta emakida edo alokairu bat izaten bada, zure eskaintza bideratu dezakezu Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzuaren bidez, zeinek eskaintza guztiak jasoko dituen, eta beharrezkoa izaten bada zurekin harremanetan jarriko da.


Halaber kontaktatu dezakezu honako posta elektronikoan: alojamiento.emergencia@navarra.es 

Gomendatzen da ekarpen ekonomikoak egitea honako erakundetan:  Gurutze Gorria, Unicef, Gosearen aurkako Ekintza, ACNUR, Munduko Medikuak eta Mugarik Gabeko Medikuak, Oxfam  eta beste hainbat GKE, Ukrainako lurretan eta inguruneko herrialde guztietan urteak daramatzatenetan. 

Polonia, Hungaria eta Errumaniatik adierazten da jenerotan dohaintzan emandako ondasunetako asko agian ez direla egokiak izango lurraldeko jendearen beharrekiko edota egoera humanitario eta logistikoarekiko, izan ere, krisi egoera hau aldakorra izan liteke.

Nafarroako Gobernuak ez du elikagai, medikamentu edo bestelako lehengairen bilketarik egingo. Baina erakunde horiekin hertsiki elkarlanean ari da.

Gainera, komeni da hausnarketa egitea elikagaiak, lehengai iragankorrak edo inguruneko herrialdetan eskura daitezkeen bestelako elementuak bidaltzeko beharra eta inpaktu ekologikoa eta ingurumena bezalako gaiez. Bidalketa mota honek prezio igoerak eta jaitsierak eragiten ditu tokiko ekonomietan eta kaltegarriak dira lehen instantzian harrera egiten dien herritarrentzat. 


Nazioarteko Babes Programaren bidez Nafarroan kudeatzen diren bi erakundetan dohaintza bat egiteko

  • Nafarroako Gurutze Gorria: ES55 0049 1821 0922 1057 1653 / SWIFT: BSCHESMM
  • Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR): ES25 0049 2758 2128 1407 6991 / SWIFT: BSCHESMMXXX

Nafarroako Gobernuak dohaintzak egiteko aukera eman du ordainketa elektronikoko gutun baten bidez, Ukrainan larrialdiari aurre egiteko.

Botón_preguntas frecuentes

Recomendaciones

✔ Gomendatzen da

  • Laguntza bideratzea eskualdean urteak daramatzaten erakunde humanitarioen bitartez. 
  • Dohaitza ekonomikoak egitea.
  • Erakundeen gomendioak jarraitzea 

 Ez da gomendatzen

  • Gatazka-eremura joatea.
  • Dohaintzak gauzatan egitea, litekeena baita biztanleen leriarenez beharretarako egokiak ez izatea

Separador


Albisteak

Albisteak

Botón_más noticias

Ir al inicio

Información Centro de Emergencia