¿Qué necesitas saber?

Zer jakin behar duzu?

Ongi etorria

Nafarroa Espainiako iparraldeko eskualde autonomo bat da eta Frantziako mugatik eta Pirinioetako mendietatik oso hurbil dago. Iruña lurraldeko hiri nagusia eta hiriburua da. 

Nafarroa eskualde seguru eta baketsua da,  657.000 biztanlerekin. Herritar gehienek gaztelaniaz hitz egiten dute, euskaraz ere hitz egiten da; biak dira Nafarroako berezko hizkuntzak.

Har ezazue gure ongi etorria.

Lekualdatutako pertsonentzako behin-behineko babesa

Espainian zure lege egoera formalizatzeko, eska ezazu “Lekualdatutako pertsonentzako behin-behineko babesa”, zeinek ahalbidetuko dizun  urte beteko epean (gatazka dagoen bitartean luzagarria) egoitza eta lan baimena eskuratzea. 

Eskuratzeko harremanetan jarri behar zara gure Ukrainako Larrialdien Arreta Zentroarekin:

Gure larrialdiko zentroan zita bat emango dizute Polizia Nazionaleko agintariekin, informatu zaitzaten.  Gainera, Poliziak jarraian emango dizun frogagiriak identifikazio dokumentu bezala balioko dizu Nafarroan tramite ugari egiteko

Erroldatzea

Nafarroara heltzean egin behar duzun tramiteetako lehena da aldi baterako bada ere zure egoitza izango den harrera herri edo hiri berrian izena ematea.

Horretarako zure egoitzari dagokion udalerriko Udaletxera joan beharko zara, nortasuna egiaztatzeko dokumenturen bat (badaukazu) eramanez, une honetako egoitzari dagokion etxebizitzako pertsona titularrekin batera. Haiek tramitea erraztu ahal izango dizue.

Arreta Sanitarioa

Nafarroara iristen diren pertsona guztiek bermatuta dute doako asistentzia unibertsala jasotzeko bere eskubidea.

Osasun eta farmazia zerbitzurako eskubidea izateko txartel sanitarioa lortzeko egin hau: 

1. Zoaz zure bizilekuarekiko osasun zentro hurbilenera. 
2. Aurkeztu Ukrainako gerratik ihes egitean behin-behineko babesa eskatu izanaren ziurtagiria edo frogagiria. 

Txartel horrekin mediku bat esleituko zaizu, medikamentuak prezio murriztuekin erosi ahal dituzu eta osasun arreta izango duzu Espainiako toki orotan. Txartel hau baliatu dezakezu egoitza baimena indarrean dagoen bitartean. Txartela eskatzeko unean, halaber Nafarroan zure bizilekua izango den herri edo hiriko errolda edo inskripzio ziurtagiria ekarri ahal duzu, txartela bidali dakizuen.

Ondoezik bazaude, edozein osasun zentrora joan zaitezke eta identifikatzen zaituen dokumenturen bat aurkeztu dezakezu (pasaportea, ziurtagiria, gidabaimena, etab.) artatu zaitzaten.

Osasun larrialdiak

> Ondoezik bazaude eta arreta sanitarioa behar baduzu, osasun zentro batera edo ospitaletik kanpoko larrialdi zentroetara joan zaitezke identifikatzeko edozein dokumenturekin:

Iruñan:
   - Doctor San Martin Gunea: San Fermin Kalea 29 | 848 429 108 
   - Buztintxuri larrialdien zentroa: Gipuzkoa Etorbidea 39| 606 002 909
Tuteran: Santa Ana Osasun Gunea: Juan Antonio Fernandez kalea, 12 | 948 848 201
Lizarran: Estella Osasun Zentroa: Inmaculada ibilbidea 39 |  948 556 287
Tafallan: Tafalla Osasun Zentroa: San Martin de Unx kalea, 11 | 629 485 660

> Muturreko larrialdi bat baduzu, deitu 112 zenbakira edota zoaz Iruña, Tutera edo Lizarrako ospitaletako larrialdietara.

Emakumeen Aurkako Indarkeria

Gizonezkoek emakumezkoen kontra egiten duten indarkeria Giza Eskubideen urraketa larria da. Bere sustraiak diskriminazioan, desberdintasunean eta genero estereotipo izendatuetan daude

Indarkeria hau sexuala izan daiteke (indarkeria, sexu erasoa, baimenik gabeko sexua), psikologikoa (oihuak, apalkuntzak, isolamendua, etab.) edo fisikoa (kolpeak eta bultzatzeak). 
Nafarroan eta Espainian emakumeen kontrako indarkeriaren biktimentzako laguntza eta babes zerbitzuak eskura daude. Indarkeria motaren bat jasan al duzu bidaian zehar edo hemengo egonaldian?

  • Emakumea bazara eta arriskua bazaude, deitu 112 larrialdietako telefonora. Arreta ematen du 24 ordutan, urteko 365 egunetan. Halaber ospitaleko larrialdi zerbitzuetara joan zaitezke erasoren bat jasan baduzu. 
  • Informazioa, aholkularitza juridikoa eta berehalako arreta psikosoziala behar baduzu:
    • deitu 016 telefonora
    • idatzi whatsapp-era: 600 000 016 
    • bidali e-mail bat hona: 016-online@igualdad.gob.es
    • Modu konfidentzial eta doakoan erantzuten dugu. Ez duzu salaketa jarri beharrik. Ez zaude bakarrik.

Halaber etor zaitezke gure Arreta Integralerako Zerbitzuetako batera.

Iruña | Marcelo Celayeta Etorb. 51 etxabea (La Carbonilla) | 948 42 09 40
Iruñako Eskualdea eta ipar eremua. Etxaburura kalea 27, Berriozar | 948 00 49 52 | 948 00 49 53
Estella - Lizarra eremua | Sancho El Fuerte, 6 etxabea. Lizarra | 948 55 36 20
Tafallako eremua
| MartInez Espronceda KALEA, 1-3, etxabea. Tafalla. 948 70 34 28
Tuterako eremua | Gayarre kalea, 8 – 1. a. Tudera | 948 40 36 65

Sexu eta Genero dibertsitatea (LGTBI+)

Espainian eta Nafarroan gay, lesbianak eta LGTBI+ pertsonentzako eskubide onartuak existitzen dira.  

Sexu orientabidea eta genero identitatea ez dago zigortuta edo pertsegituta.

Nafarroan jasaten duzun diskriminazio oro agintarien eta polizien jakinaren gainean jar dezakezu. 

Nafarroara iristeko prozesuan edo egonaldian jazarpena edo diskriminazioa jasaten edo basan baduzu zure sexu orientabideagatik edo genero identitateagatik, Kattalingune zerbitzu publikora joan zaitezke. Bertan akonpainamendu eta aholkularitza sexologikoa eta juridikoa ematen dira.

Pertsona LGTBI+ (lesbiana, gay, transexuala, transgenero, bisexual edo intersexuala), bere senidea edo laguna bazara, hemen informa zaitez sexu eta genero dibertsitatearen gaineko zure eskubideei buruz.


Kattalingune: Fuente del Hierro kalea, 2. Iruña | Telefonoa: 948 229 149 | Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30 a 15:00 | Posta: kattalingune@kattalingune.org

Eskolaratzea

Nafarroara 3 eta 16 urteko adin tartearekin heltzen diren adingabe guztiek eskubidea eta obligazioa dute eskolara joateko.

Eskolan izena emateko

Haurren eta nerabe adingabeen ardura duten pertsonak zure bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxe publikora joan beharko dira honako dokumentuekin:

  • Adingabearen errolda-ziurtagiria (alegia zure udalerrian jada egin duzun inskripzioa).
  • Dokumentazioren bat: pasaportea edo behin-behineko babes-ziurtagiria.

Eskolaratzearen gaineko zalantzak argitzeko, aukeran duzu:

Gidabaimena

Ukrainatik lekualdatutako pertsonek ohiz kanpoko moduan erabili dezakete Ukrainako bere gidabaimena Espainian urte batean.

Eta nahi izan ezkero, Espainiako gidabaimenagatik truka dezakete Trafiko Zuzendaritza   Nagusiaren Bulegoetan. Informazio gehiago hemen: www.dgt.es

Unibertsitaterako sarbidea

Euren unibertsitateko ikasketak, ikerketa eta irakaskuntza programak jarraitzeko asmoa duten jatorri ukrainarreko ikasleek, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) bidez egin dezakete.

Halaber gaztelania ikasi ahal izango dute Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegien bitartez, edo Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak diseinatutako kultura ikastaroak eginez.

Kontakturako helbidea acogida.refugiados@unavarra.es

Etxeko animaliak

Premiazkoa da lehenbailehen zure etxeko animalia albaitaritza zentro batera eramatea.
Eta Nafarroako Gobernuko Animalien Ongizate Sailean  jakitera eman behar da iritsi dela Ukrainatik datorren animalia bat, honako moduetan:

  • Honako telefonoetan: 848 426 225 | 848 423 926 | 848 426 691
  • Honako posta elektronikoan bienestar.animal@navarra.es, gaian adieraziz “Etxeko animalia bat heldu da Ukrainatik”, eta ondorengo datuak emanez, ahal den neurrian: Animaliaren jabea den pertsona errefuxiatuaren izen-abizenak | Kontaktu telefonoa | Animalia eta espezie mota: Txakurra, katua, hudoa, beste batzuk (adierazi espeziea | Animaliaren dokumentazioa: Pasaportea, osasun-txartela, dokumentaziorik gabe | Banakako identifikazioa: Bai / Ez | Identifikazio mota: Mikrotxipa, tatuajea, etab | Identifikazio zenbakia, ezagutzen bada | Pertsonaren harremanerako datuak Espainian: izen-abizenak; helbidea; telefonoa

Gaztelaniaren ikaskuntza helduentzat

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak gaztelania (espainiera) ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu.

Inskripzioa egin ahal izateko honako telefonoetara deitu, egoitza-eremuaren arabera

Iruña eta Eskualdea: 848 430 400 
Tafallako eremua: 948 703 470 
Altsasuko eremua: 948 564 608 
Tuterako eremua: 948 848 096 
Lizarraldea848 431 287

Larrialdiko jantzitegia

Nafarroara heldu berria bazara eta zuretzat edo zure seme-alabentzat arropa behar baduzu, SOS Ucrania Klusterrak antolatu duen larrialdiko jantzitegira joan zaitezke. 

  • Tokia: Pintor Maeztu kalea, 4 (kantoia) Iruña
  • Ordutegiak:
    • Asteartea 16:00etatik 19:00etara
    • Asteazkena 10:00etatik 13:00etara
    • Osteguna 15etatik 18:00etara

Bertan egoera oneko arropa aurkituko duzu, inolako kosturik gabe, dohainik.

Arroparen beste behar berezi batzuetarako, kontaktatu dezakezu: ropasosucrania@gmail.com